Panelaren link-a
https://drive.google.com/file/d/1KxeXpn1xQkVQcFFVmWNc3FneKNQ-H4Od/view?usp=sharing

LEKUKO DIAGNOSTIKOA
Eremuan lehen diagonstikoa egiterakoan ondorengo arazoak ditugu.
Lehenengo arazoa topografiarena da. Hernaniko kasko historikoko eta Karabel auzoko kota aldaketa 30m ingurukoa da , kota diferentzia hau mendi magal baten bitartez gertatzen dena. Gaur egun eskailera bat existitzen da bi guneak lotzen dituena baina guztiz irisgarria ez dena. Badago baita ere igogailu bat kota diferentzia hau salbatzen duena. Nire ustetan ondo dago igogailuak egiten duen funtzioa , baina uste dut bi koten arteko diferentzia forma ez-mekaniko baten bitartez egitea legezkoa dela.
Trenbidea da auzoa eta herriaren arteko konexioa eteten duen beste elementu bat. Gaur egun muga honi aurre egiteko bi pasabide estu eta ilun daude, oso egokiak ez direnak. Gainera gaur egungo tren geltokiak ez du alde batetik bestera pasatzeko pasabide segururik.
Beste arazoetako bat autoen presentzia da. Alde zaharrean dagoen kalea autoz beterik dago, non peatoiek ez du inongo garrantzirik.

Orubean dauden eraikuntzak modu isolatu batean daude kokatuak, beraien arteko inongo komunikaziorik gabe.

LEKUKO ESTRATEGIA NAGUSIAK
Ikusitako arazoei aurre egiteko, ondorengo estrategiak planteatu dira:
Topografiaren inguruan %6ko malda duen bide bat sortzea erabaki da behe puntutik goraino bide irisgarri bat sortzeko. Horretarako gaur egungo bide zati batzuk aprobetxatu daitezke eta beste zati batzuetan lur mugimenduak edo pasarelak egin beharko dira.
Trenbideak sortzen duen mugari aurre egiteko berriz, honen azpian paso zabal bat irekitzen da, modu honetan, bi paso txiki eta ilunak desagertzen dira eta tren geltokiak duen arazoa alde batetik bestera pasatzekoa, konpontzen da.
Alde zahareko kalean kotxeak hainbesteko garrantzia duenez eta herriko atzekalde bat bezala tratatuta dagoenez, honi buelta ematea erabakitzen da, hau da kalearen peatonalizazioa kotxeak garrantzia galtzeko, eta kale hau aurrekalde bat bihurtzeko.
Gaur egun eremuak goiko aldean, antzeko altueran dauden terrazak ditu, inongo konexiorik ez dutenak beraien artean. Proposatzen dena, hauen konexioa da eta sortzen den terraza handi honetan ekipamendu bat ipintzea. Horretarako, harresia eta bere tipologia aztertu da, paisajistikoki hobekien txertatzen den tipologia uste delako. Ekipamendua, hiriko zokaloa bihurtuz, horma berri hauetan txertatuz.

ESPAZIO PUBLIKOAREN TRATAERA
Espazio publikoari dagokionez bertan zeuden terrazak aprobetxatu dira, unifikatuz eta handituz, zentzu unitario bat eman nahiean.
Hiri historikoaren ertzean lanean galbiltzanez, aproposa iruditu zait harresiaren iguruan lan egitea eta ikertzea, orubean horma handiak baitdaude.
Terrazen unifikaziorako baluarteen ideia hartu da, hauek espazio zabal lauak osatzen baituzte eta espazio libreak edo begetazioz beteaz izan daitezke.
Ekipamendua bertan kokatzea aukeratu da, harresiaren parte bezala,  non patio bat sortzen den den eraikinaren atzekaldean ate historikoaren parean argia eraikinera sartzen duena eta hiriko sarreratik bistak kentzen ez dituena.
Eraikinaren aurrekaldean berriz hainbat espazio publiko desberdin sortzen dira:
Behe oinean, bi ezpazio oso desberdin sortzen dira, lehenengoa belardi zabal handi bat hegoaldean dagoena eta eguzkitzapen ona duena, bigarrena, ekialdekoa, luzetara garatzen den espazio bat da, zuhaitzez, bidez  eta bidexkaz osaturik dagoena. Eraikinaren aurrean daukagun azken espazio publikoa eraikinaren lehen solairuan gertatzen da. Alde Zaharreko plaza nagusitik datorren kalearen prolongazio bezala. Honek miradore bezala funtzionatzen du eta baita ere, goiko baluartera ailegatzeko bide beazala. Espazio honetan aurkitzen da ekipamendurako sarrera, ala nola, jatetxe bat baita ere.
Goiko baluartea existitzen den terrazen zabalpen eta irekiera bat bezala sortzen da. Honetan Jubilatuen Etxea eta lorategiak daude. Gaur egungo sarrera, eraikinaren kota desberdinean dagoenez, aldatzea erabakitzen da. Baluartearen sorrerarekin jubilatuen etxearen sarbidea kota apropos batetik gertatzen da. Baluarte hau beheko baluartearekin eta ekipamenduko lehen solairuarekin komunikaturik dago.
Beheko kotatik gora garamatzan igogailua tokiz aldatu da bi baluarteen artean ipiniz eta bietara iristeko posibilitatearekin.

Kaleari dagokionez, autoak kendu dira bertatik peatonala bihurtuz zuhaitz lerrokadura bat ipiniz bertatik paseatzeko eta orain den atzekalde hau aurrekalde bihurtzeko.

IRISGARRITASUN MOTA DESBERDINAK
Irisgarritasunaren arloan hainbat irisgarritasun forma desberdin daude proiektuan goian kolorez marraztuak:
Urdinez, irisgarritasun unibertsala, inongo mekanismoelektriikorik eta eskailarik erabili gabeko ibilbidea, malda aproposa duena pertsona ororentzako.
Berdez igogailua eta azkenik, morez margotuak eskailarak dira, hauek ekipamendua dagoen kotatik goiko kotara daramatena, eraikinaren ertzetan kokatuta daudenak eta alde zaharreko bi kaleekin komunikaturik daudenak.

LEHEN SOLAIRUA
Ekipamenduaren lehenengo solairuan, honen sarrera nagusia kokatzen da eta jatetxe bat.
Solairu hau plaza nagusiko jarraipen bezala pentsatu da, paisaiari irekitzen dena, ondorioz ekipamenduko sarrera nagusia plazatik ahalik eta gertuen kokatzen da eta jatetxea bukaeran, sarrera independiente batekin.

BEHE SOLAIRUA
Ekipamenduaren behe solairuan, haur eskola garatzen da. Haur eskola honen planteamedua, eskola ireki bat izatea da, hau da gelen arteko banaketa, ateen bitartez ez izatea aurrek adin desberdineko haurrekin interakzioa eduki dezaten eta beraien artean ikas dezaten forma natural batez. Baluartera ematen duen fatxadara ahalik eta opakoena izatea denez helburu, argi sarrerak, atzean sortzen den patio zabaletik eta gelen arteko banaketak egiteko sortu diren patioetatik sortzen dira.
Haur eskola hau sarreran gauzak uzteko espazio batez, jangela eta sukalde, 3 gela, gela komun bat, komunak eta areto nagusi batez dago osaturik. Aretoa, nahiz eta eskolarako pentsatu den, forma inpendienteki funtziona dezake. Patioan lorategi bat ipini da eta sarrera eskolatik dauka.

Comentarios

Entradas populares