03.ariketa. Nire logela

Nire logela, nire espazio pribatua da, non nire nortasuna beste maila batera pasatzen den: arkitekturara eta dekoraziora. Niretzako nire logela ez da lo egiteko gela bat soilik, baizik eta erlaxatzeko, lan  egiteko eta dibertitzeko balio duen espazio bat.

Nire logelaren oina, nahiko konplexua da zeren eta, angelu zailak ditu toki askotan, pasilo motz bat igaro behar da logelara sartzeko eta miradore handi bat dauka lurretik zapaieraino ailegatzen dena. Horrexegatik erabaki zen logelako altzariak neurrira egitea, espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. altzarien estiloa nik neuk txikitan aukeratutakoa da: klasikoa eta sinplea.

Orain dela 3-4 urte paretak kolorez aldatzea erabaki nuen eta urdin argi batez erabaki nuen margotzea kolore erlaxante bat dela iruditzen zaidalako. Kolorea aldatzeak logelarentzat puntu eta aparte bat izan zen; txikitako dekorazioa eta agerian zeuden jostailuak kentzea heldutasun bati dagokion dekorazioa ipintzeko. Altzariak berdinak dira aldatu diren gauzak akzesorioak izan dira. Horretarako dekorazio eta arkitekturako aldizkariak erosten hasi nintzen hilabetero ideiak hartzeko eta oraindik jarraitzen dut zeren eta, nire logela dekorazioari dagoionez aldaketa konstantean dago egindako bidaietatik ekarritako gauzak ipintzeko; Pariseko oleo bat eta Holandatik ekarritako litografia pare bat izan dira azkenekoak adibidez.

Estilo eta garai desberdinetako gauzak nahastea gustatzen zait, non alfonbra pertsar batek eta familiako hainbat gauza harmonian dauden New Yorkeko argazki moderno batzuekin. Nire ustetan horrela , estilo eklektiko eta kosmopolita bat lortzen da, non nahiko identifikatuta sentitzen naizen.




Comentarios

Entradas populares