Zer da proiektatzea?

Hiztegiak dio proiektatzea gauza edo akzio batetan pentsatzea dela eta hau grafikoki diseinatzea edo modu batean edo bestean errealitate bihurtzea dela.

Noski definizio hau orokorrrean dago esanda, ez dio arkitekturari inongo mentziorik egiten.

Klasikoei galdetzen badiego Marco Vitruviok bere De Architektura liburuan dio arkitektura on batek hiru printzipio basiko bete behar dituela, hau da, proiektatze garaian hiru gauza hauek oso presente egon behar dutela gure burbuinean; Venustas, Firmitas eta Utilitas.

Badirudi gaur egun venustas agian dudan ajrri beharko genukeela zeren eta antzianroan orden jarrai batzuk segiz lortzen zen liraintasun absolutoa gaur egun polia den aedo es askoz subjetiboagoa da eta zaialagoa baloratzeko nire ustetan.

Noski proiektatze garaian gauza horiek eduki behar direla kontuan baina batez ere tokia. Tokia da nire ustetan proiektuari esaten dizuna zer behar duen, hori eta ingurua. Proiektua ezin du izan orubearen barnean gertatzen den zeozer. Orubearen kanpoaldearekin harremanetan egon behaar du, hirigintzarekin baita ere, bistak garrantzitsuak dira proiektatzerako garaian, nola ikusiko da eraikina ondoko kaletik? Eta bi kale hurrunago? Eta hiru? Altuera kendu behar diot proiektuari hurrutitik inbasiboa ikusten delako? , proiektatze garaian kontuan eduki beharko liratekeen gauzak dira, batzuetan gehiegi pentsatzen ez direnak, azken finean arkitekto batek eraikitzen du eraikina, eta ez ingeniero batek.Arkitektoak venustas horretan sinestu behar du.

Proiektua tokian txertatuta egon behar du, tokiarekin hitz egin, errespetatu eta ahal bada hobetu, zeren eta Atenaseko kartak dioen bezala makinaren garaiak, izugarrizko perturbazioak sortu gizakiaren konportamenduan; kaosa hirietara ailegatu da.

Lurzorua sozializatzea beharrezkoa da gaur egun, honen prezioa asko igo delako, batez ere hiri zentruetan. Kanpoaldeak, dentsitate baxuagoa edukitzen dute. Honek esan nahi du, nire ustetaneraikitzen diren auzo berriak ezin dutela dentsitate baxkoak izan. Dentsitate ertain-handikoak izan behar dute eta hiria kohesionatu behar dute.

Garrantzitsua da auzo berriak hiriak eta ondoko auzoek dituzten karentziak jasotzea, hauekin elkarrizketan egoteko eta ongi funtzionatzeko.

Hiriaren sektorizazioa ez da hona nire ustetan. Erabilerak nahasturik egon behar dute hiriaren barnean, non lantokiak etxebizitzak eta aisi guneak nahasirik dauden hirian zehar eta ondo funtzionatzen dute, konfort egokia emanez biztanleei. Modu honetan lo egiteko auzoak ekiditen ditugu eta kale desertifikatuak, kalea eta hiria mugimenduan eta bizirik edukiz egun osoan zehar.  Arkitekto bezala hortan petsatu behar dugu proiektatzen ari garen bitartean hiriaren erabileretan, bere hirigintzan eta arkitekturan.

Materialen ezagutza zabaltzen du proiektatzearen fasean, ahalik eta material gehiago eduki gure ezagutzan herraminta gehiago edukiko ditugu eta proiektatzerako garaian askeagoak izango gara.

Comentarios

Entradas populares