1. entrega
Bateraketa da gure proiektuak lortu nahi duena, gure proiektuak Itxasmendi auzoari bizitza eman nahi dio ekipamendu publiko batekin eta balorean jarri Zarautzek duen eremu berdearen zonaldea.
Horretarako, errepide naziona desbideratu dugu barrera fisiko bat kentzeko lortu nahi dugun eremu natural honetan eta desbideratu dugu autopistaren atzetik, orain arte ekialde-mendebalde sarrera hau kenduta, hiru hego-ipar sarrera planteatu ditugu. Honen nahia, Zarautz erdiguneko auto kolapsoa gutxiagotzekoa izan da eta eremu berdea libreago uztea.
Trena eta autopistako sarrerak berriz utzi ditugu baina egitura pilotatu baten gainean, modu honetan, hauen azpian ura pasa daiteke, landareria sortu eta animaliak pasa.
Proposatu dugun ekipamendua, biologiako fakultateko egoitza bat da. Bertan landare espezie oso arraroak aurki ditzakegulako eta iruditu zaigu fakultateak bertan egoitza bat eduki behar duela bere ikerkuntza eta zaintzarako. Eraikinak aula masterrak edukiko ditu, laborategiekin batera goi plantetan eta behe plantetan talent house bat, non ikerlariak bertan bizi dezaketen. Eraikinaren ondoan negutegi batzuk proposatu ditugu, fakultatearen erabilerarako, bertan arriskuan dauden landareak edota beste hainbat espezie interesgarri landatzeko edo babesteko.
Azkenik eraikinak 7 solairuko altuera duenez, eraikinaren fatxadan eskailera publiko bat kokatu dugu denen erabilerarako, zabaltzaraino eramaten duena eta modu honetan hau behatoki bezala erabili daiteke.

Comentarios
Publicar un comentario